Diseinua, gaur egun, komunikazioko baliabide ezinbestekoa da, gizarteko arlo guztietan; aski zaigu etxebizitzak, kale eta lantokiak arretaz begiratzea objektuz, espazioz eta irudiz beterik daudela ohartzeko. Diseinugilearen ikuspegitik emandako soluzioak dira; diseinugileak, izan ere, gure ingurunea toki funtzional, eroso eta atsegin bihurtu nahi du, gure bizi-kalitatea hobetuz.
Hau da escuelagaiaren lehen helburua, alegia diseinu arloko profesionalak sortzea, gizartea produktuz, irudiz eta inguruz betetzeko, inguruneak orain bezain artifizialak, degradatuak eta oldarkorrak izan ez daitezen. Profesionalak sortu nahi ditugu, gero eta lehiakorragoa den lan-merkatuan sar daitezen, non gero eta gehiago eskatzen den merkatuaren beharrei egoki dakiekeen heziketa praktikoa. Ez da ahantzi behar, ordea, teknologiaren ezagutza bezain garrantzitsuak direla giza heziketa eta kultur ingurunean parte hartzea.
Ikastetxeak, jakinean gaude, gizartearekiko harreman gune behar du izan, ikasleek lan munduaren eta kultur ingurunearen berri izan dezaten. Horretarako, profesionalen hitzaldiak, enpresetara egiten diren bisitaldiak, diseinu-erakusketak, topagune aldizkariaren edizioa edo erakunde publikoek bultzaturiko jardueretan parte hartzeko saioak antolatzen dira.